Herbeheretik Kurtzebarri BHI institutura etorri dira hirugarren aldiz

Mirari Altube Arrese 2008ko urr. 30a, 12:28
Zapatuan, urriak 25, iritsi ziren Herbeheretako –Cuijk herria– Merlet College ikastetxeko 40 ikasle eta 3 irakasle Aretxabaletara. Merlet College ikastetxearekin elkartrukea egin duten hirugarren urtea da. Euskal Herria ezagutzen dabiltza egunotan eta bihar, urriak 31, itzuliko dira.

Kurtzebarri BHI institutuko ikasleek egin zieten harrera joan zen zapatuan Cuijk herritik zetozen ikasle eta irakasleei, eta domeka familia giroan pasatu zuten elkar ezagutzen. Astelehenari, ostera, ekitaldi ofizialarekin eman zioten hasiera, eta Inaxio Garro alkatearen agurra entzun zuten –ingelesez ere bai– Arkupe kultura etxean. Iñaki Urreta institutuko zuzendariak esan zien kultura arteko harremanak sendotzea duela helburu elkartrukeak eta horretarako ez dagoela etorkizunera itxaron beharrik. Errealitate ezberdinak ezagutzeko aukera dutela orain ikasleek eta elkartrukerako proiektuak bultzatuko dituztela gaineratu zuen.


Astelehenean hasi eta gaur arte geratu barik ibili dira Merlet College-ko eta Kurtzebarriko lagunak: Urkulu ezagutu, Donostiara bisita –Miramon–, Bilbora Guggenheim museora, Zugaztietara meategiak ezagutzera… Eguraldia ez dute izan lagun egunotan, baina gustura dabiltza eta inor ez da akordatu euria zenik. Bihar itzuliko dira maleta bete konturekin. Datorren martxoan –7tik 13ra bitartean–, ostera, Kurtzebarri BHIko ikasleak joango dira Merlet College-ra bisita itzultzera.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak