Hainbat ekintza dituzte antolatuta antolatzaileek Holandako ikasleendako: irteerak –Oñati, Leintz Gatzaga, Donostia eta Bilbo–, elkarren arteko jarduerak, ospakizunak… Eta guztia euskal kultura eta Kurtzebarri BHIk duen lan egiteko era modu erakargarrian ezagutzeko, ingelesa erabiliz.
Oinak lurrean, begirada izarretan leloa duen ekitaldia nazioarteko elkartruke programaren lehen urratsa da. Bigarrena, aretxabaletarrak Cuijk herrira joatea izango da, datorren urteko martxoaren 8tik 14ra. Iaz jarri ziren lehenengoz harremanetan bi ikastetxeak, eta egokia izan zela iruditu zitzaien ikasle, irakasle zein gurasoei; hala, bigarren elkartrukea antolatu dute.