Heldu eta umeendako ikastaroak uztailean

Mirari Altube Arrese 2010eko ekainaren 17a

Kultura Sailak hainbat ikastaro antolatu ditu uztailerako. Gehienak helduendako dira eta izenemate epea dagoeneko zabalik dago. Interesatuek Arkupera jo behar dute.

Hiru saioko ikastaroak dira guztiak eta asteka antolatu dituzte, astelehen, eguazten eta egubakoitzean egiteko (11:00-13:00).

- Lehen astean –uztailak 5, 7 eta 9–: imitaziozko bitxiak zelan egin.

- Bigarren astean –uztailak 12, 14 eta 16–: pilates saioak.

- Hirugarren astean –uztailak 19, 21 eta 23–: josten eta oinarrizko arropa konponketak egiten ikasi.

- Laugarren astean –uztailak 26, 28 eta 30–: ukenduak eta kremak zelan egin.

Horiez gain, Photoshop programaren oinarrizko ikastaroa egingo dute uztailaren 7an, 8an eta 15ean (15:30-17:30).

Umeek pintura ikastaroa

Umeek pintura ikastaro trinkoa izango dute uztailaren 5etik 23ra bitartean martitzen, eguazten eta eguenetan:

- 09:30ean, 7 eta 9 urte artekoak

- 11:00etan, 10 urtetik gorakoak

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak