Helbide elektronikoa du San Martin-San Jose kofradiak

Mirari Altube Arrese 2008ko abe. 11a, 12:49
Ohiko batzarra egin zuen astelehenean hil ondorengo lanetaz arduratzen den San Martin-San Jose kofradiak. Urteko kuota bere horretan uztea erabaki zuten eta helbide elektronikoa jarri du abian.

Kultura etxeko Zaraia aretoa bete egin zen; hala ere ziren bazkide asko elkartu kontuan hartuta 4.100 direla. Iazko diru kontuen berri eman zuten zuzendaritza batzordeko kideek eta 2009ko aurrekontua azaldu zieten. Gainera, zuzendaritza batzordeko kide berriak hautatu zituzten. Hona sartu diren kideak: Marta Madinabeitia Madinabeitia, Aitor Antxia Alberdi, Ignacio Astiazaran Antxia eta Arantzazu Jausoro Izurrategi. Presidente izaten jarraituko du beste urtebetez Juan Antonio Uribe Uriartek eta idazkari lanetan Xabier Gabilondo Sorotegik; eurekin daude gainera, Amaia Berezibar Gomez eta Iñaki Uribeetxeberria Uribeetxeberria.

Urteko kuota 16 euro

Urteko kuota mantendu egingo dutela datorren urtean iragarri zuten, hau da, 16 euro kide bakoitzeko. Iaz igoera nabarmena izan zuen kuota horrek –3,5 euro– hildakoaren familiari ematen dioten laguntza ere igo egin zutelako 500 eurora.
Sarrerako kuoten taula –izena ematean ordaindu beharrekoa–, ostera, aldatu egingo dute azken lau urteotan ez diotelako igoerarik aplikatu. Dena dela, martxoa arte ez dira taula berriko tarifak aplikatzen hasiko, hortaz, oraindik sartu barik dauden aretxabaletarrei dei egin zieten zuzendaritza batzordeko kideek, lehenbailehen emateko izena kofradian. 


Berrikuntza bat ere iragarri zuten: helbide elektronikoa du kofradiak. Hona: aretxabaletakofradia@gmail.com. Orain arte zuzendaritza batzordeko kideren batekin egon beharra zegoen edozein aldaketa edo bajaren berri emateko –oraindik ere egon daiteke–. Hemendik aurrera, ostera, nahikoa izango da helbide elektronikora idaztea aldaketa, alta, baja, galdera, iradokizun eta beste edozein zalantzen gainean kontsulta egiteko.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak