Hausnarketa bultzatzeko ekitaldiak antolatu dituzte Genero Indarkeriaren Aurkako Eguna dela eta

Mirari Altube Arrese 2009ko aza. 19a, 16:19
Genero Indarkeriaren Aurkako eguna da eguaztenean, hilak 25, eta inork ez dezan ahaztu hori puntu morea duten orriak banatu ditu gaur Udalak herriko denda eta taberna guztietan jartzeko. Gainera, hausnarketa bultzatu gura dute egunotan.

Gizarte Zerbitzuak eta Emakume Sailak elkarlanean antolatu dituzte egun hori gogoan izateko ekitaldiak eta batez ere hausnarketa bultzatzea dute helburu. Gainera, gaztetxoen iritzia jakin gura dute genero indarkeriaren aurrean eta era berean, hausnarketa eragin. Horretarako ekitaldi bi antolatu dizkiete DBHko ikasleei: ikus-entzunezkoa eta berbaldia tratu txarrak jasandako emakume baten eskutik.

Gazteen iritziekin erakusketa

Herriko ikastetxeetako 12 eta 16 urte arteko ikasleek ikus-entzunezkoa izango dute astelehenean (09:30 eta 11:30), Arkupen: Kalean uso, etxean otso. Jipoituak, irainduak edo gutxietsiak diren edo izan diren emakumeen sentimenduak bildu dituzte film horretan. Eta ikusi ondoren filmeko protagonista den eta tratu txarrak jasan zituen Enma Larreta izango dute aurrez aurre. Haren bizipenen berri bertatik bertara jaso eta galderak egiteko aukera izango dute.

Behin genero indarkeriaren berri jasota gazte horiek gaiaren gainean duten iritzia jakin gura du Udalak, eta iritzi eta hausnarketa horiek kartulina batzuetan idatziko dituzte astelehenean bertan. Gero erakusketa egingo dute kartulina horiekin, Arkupeko sarreran jarrita. Hala, herritarrek ere gazteen iritziaren berri izango dute.

Genero indarkeriaren filma

Gazteek bakarrik ez, herritar guztiok hausnar dezagun egueneko zine klubak ere genero indarkeriaren gaineko filma eskainiko du (19:30): El domingo si Dios quiere. Aljeriatik Frantziara senarraren bila etorritako emakume baten istorioa kontatuko du filmak. Yamina Benguigui Aljeriar jatorriko frantziarra da zuzendaria.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak