Haur eta gurasoek hartu zuten parte atzoko Zuhaitz Egunean

Edu Mendibil 2010eko martxoaren 15a

200 lagunetik gora elkartu ziren atzo Urkuluko uren inguruen, Zuhaitz Eguna ospatzeko. Udalak deialdi berezia egin zuen ikastetxeetan eta partaide gehienak gurasoak eta gaztetxoak izan ziren.

Naturgintza fundazioko kide batek zelan landatu azaldu zien lehenbizi eta jarraian 60 zuhaitz landatu zituzten: ametsak, astigarrak eta gorostiak. Inaxio Garro alkateak, Joxe Anjel Antxia Ingurumen zinegotziak eta Lore Martinez, Arritxu Oliden eta Juanan Gutierrez zinegotziek ere hartu zuten parte.

Amaieran, mokadua eskaini zieten partaide guztiei, indarrak berreskuratzeko.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak