Haur Dantzarien Eguna, domekan

Mirari Altube Arrese 2007ko ira. 20a, 12:30
Domekan, hilak 23, ospatuko dute gurean Haur Dantzarien Eguna. Arrasate, Antzuola eta Oñatitik datozen dantzariek herrikoekin egingo dute bat; guztira 260 ume inguru.

Arrasatetik Txikitxu eta Lore Gazteak dantza taldeak etorriko dira, Antzuolatik Oinarin eta Oñatitik Oñatz. Aretxabaletako Loramendi Dantza Taldeko 100 bat ume eta gaztetxorekin elkartuko dira, 10:30ean, Herriko Plazan. Hamaiketakoa eskainiko diete antolatzaileek eguna gogotsu hasteko, eta ondoren, lau dantza-gunetan banatuko dira taldeak: Herriko Plaza, Gernika plaza, Mitarte plaza eta Durana kalea.


Dantza erakustaldia egindakoan, 13:30ean, Herriko Plazan elkartuko dira guztiak bazkaltzera joateko. Eta arratsaldean, 17:00etan, alardea egingo dute. Neskek, Sagar Dantza eta Gipuzkoako Makil Txiki dantzatuko dituzte; mutilek, Banakoa, Txakarrankoa eta Jorrai Dantza. Eta neskek eta mutilek batera egingo dituzte: Makil Txikiakoa, Gorulari, Txantxoak, Txulalai eta Luzaideko Esku Dantza. Ospakizuna, 19:00ak inguruan bukatuko dute ume guztiei eskainiko dieten boloarekin.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak