Hasita daude bidegorria bukatzeko lanak

Mirari Altube Arrese 2007ko uzt. 5a, 12:22
Joan zen astean hasi zituzten bidegorriko lanak Eskoriatzara bidean. Aldundiko Garapen Iraunkorraren ardurapean daude, eta 10 astetan bukatuko dituzte.

Herriko bidegorria osoa bukatuta egongo da udazkenerako. Bi tarte daude egiteko, eta dagoeneko bietan dabiltza lanean. Azkena hasi dutena hegoaldeko sarrerakoa da, Eskoriatzara bidean dagoen tuneletik mugara arteko tartea. Probisa, Tecnologia y Construccion SA enpresari esleitu zizkion lanok Aldundiak, eta bertako hondeatze-makina dabil lurzorua egokitzen. Drainatze lanak egingo dituzte, zoladura egokitu eta behar bezalako argiteri sistema jarri, Garapen Iraunkorreko sailetik adierazi digutenez. Lanok 101.266 euroko aurrekontua daukate, eta 10 bat aste iraungo dute; hortaz, udazkena datorrenerako bukatuta egongo dira aparteko ezustekorik sortzen ez bada. Lanok iraun bitartean kontu handiz ibili behar dira oinezkoak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak