Hasierako urduritasuna gaindituta etxekoek buelta eman diote lehiari

Arantzazu Ezkibel Galdos 2009ko apirilaren 5a

Gordobilen mutilak aspaldiko partez lehia galtzen hasi dira; bigarren zatian, baina, bi gol egin eta hiru puntuak irabazteko gauza izan dira aretxabaletarrak Anaitasunaren aurka .

Hernanik zapatuan irabazi egin zuela jakinda salto egin dute aretxabaletarrek berdegunera. Presio horri, aspaldiko partez markagailuan atzetik izatearen presioa gehitu zaie etxekoei. Euskaldunak 20. minutuan egin du gola kontraeraso bat aprobetxatuz. Hala, lehenengo zatian nahiko urduri ibili dira Gordobilen mutilak; baloi asko galdu dituzte eta partiduaren jabetza hartzea kosta egin zaie.

Erreakzioa

Bigarren zatian egindako aldaketek eragina izan dute taldearen jokoan. 48. minutuan Espinosari egindako falta baten bitartez etorri da etxekoen lehenengo gola. Imanolek atera du falta eta Erikok sareetan sartu du baloia. 30. minutuan Espinosak egin du bigarrena. Kontraerasoan Euskaldunaren defentsaren hutsaz baliatu da bigarren gola egin eta lehia erabakitzeko.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak