Hasi dira Gabonetako argiak jartzen herriko zuhaitzetan

Mirari Altube Arrese 2009ko azaroaren 20a

Oraindik hilabete pasatxo geratzen da Gabonetarako baina hasi dira lanak aurreratzen: Durana kalean, eliza aurrean, dagoen zuhaitza bonbilla txikiekin bete dute eta Errekabarren kalekoa argidun zintekin.

Kultura batzordeburu den Inaxio Garrok jakinarazi du apaingarrietan murrizketarik egiteko asmorik ez dutela: "Ez dira argidun apaingarri asko jartzen gurean, zuhaitzetan bakarrik eta horiek ez kentzea erabaki dugu". Hala ere, orain arte Mitarte kaleko platanondoetan egon izan direnak ez dituzte jarriko. Kale horretako lanak Gabonetarako bukatuta izango dira eta zuhaitz berriak landatuta, baina gazteak izango direnez apaingarririk ez jartzea erabaki dute.

Baina egongo dela aldaketatxo bat energia, eta era berean dirua, aurrezteko asmoarekin azaldu du Garrok: "Orain arte abendu hasieran isiotzen ziren zuhaitzetako argidun apaingarriok eta aurten beranduago egingo dugu, abenduko bigarren hamabostaldi hasieran".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak