Has daitezela Aratusteak!

Mirari Altube Arrese 2009ko ots. 20a, 14:10
Mozorroari azken ukituak ematen dabiltza herriko koadrilak. Larrinben dagoen industrialdeko lokal baten elkartu dira azken bi hilabeteotan –Oskar Encinak utzitako lokala eta Udalak egokitutakoa– eta isilean ondo baino hobeto gorde dutena erakusteko eguna izango da domeka.

Koadrilen kalejira (12:00) izango da goizeko ikuskizunik arrakastatsuena. Eta mozorrorik dotoreenek eta ikusgarrienek saria jasoko dute arratsaldean (18:30). Urtero legez bi talde egingo dituzte sariok banatzeko: 16 urtetik gorakoena eta 16 urtetik beherakoena –bi taldeetan bosna sari–. Herri bazkaria aurten Iturrigorri frontoian da, eta 400 bat lagun elkartuko dira; eta bazkalostea girotzeko Nahima taldearekin dantzaldia izango dute.

Aratuste-martitzenean, ostera, ikastetxeetako umeek izango dute jaia (11:00). Herriko plazan elkartu eta kalejiran joango dira.

Hona egitarauak

Otsailak 22, Aratuste-domeka

  • 10:00ak, txistulariekin diana.
  • 12:00ak, koadrilen kalejira. Ibilbidea: Copreci lantegiko aparkalekua, Araba ibilbidea, Mitarte, Durana, Errekabarren, Andramari, Mitarte, Durana eta Herriko plaza.
  • 12:30ak, Txino Dantza.
  • 14:30ak, herri bazkaria Iturrigorri frontoian.
  • 16:00ak, dantzaldia Nahima taldearekin Iturrigorri frontoian.
  • 17:30ak, kalejira txarangarekin.
  • 18:30ak, mozorro lehiaketaren sari banaketa.
  • 19:00ak, Santa Ageda neska-mutilen dantza saioa.
  • 22:00ak, Akelarre txarangarekin dantzaldia kalean.. 

Otsailak 24, Aratuste-martitzena

  • 11:00ak, Mutil Gazteak txarangarekin kalejira.
  • 16:00ak, txaranga Herriko plazan.
  • 17:30ak, buruhandiekin kalejira.
  • 18:00ak, euskal disko festa.
  • 20:00ak, Txinen hileta; Mitarte kaletik plazara komitiban.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak