Arabarrak aurreratu dira markagailuan lehen minutuan, baina etxekoek 17.ean berdindu dute Imanol Rodriguezek egindako golari esker. Baina, 33. minutuan UDA jokalari bat gutxiagorekin geratu da, Ruben Leonardo bigarren txartel horia ikusi duenean.
Bigarren zatiaren hasieran, 58. minutuan, Amurrio aurreratu da berriro. Etxekoek ez dute etsi, eta puntu bat lortzeko gai izan dira. Iker Oruetak egin du berdinketa 70. minutuan.