Hamaika domina eskuratu dituzte Aratzeko igerilariek

Mirari Altube Arrese 2010eko maiatzaren 28a

Euskadiko Igeriketa Txapelketa jokatu zuten joan zen aste bukaeran Donostian Atzegik antolatuta, eta Aretxabaletako Aratz taldeko lau igerilari dominaz beteta itzuli ziren.

Urtero hartzen dute parte txapelketan eta dagoneko 12. aldiz joan dira igerilari horietako batzuk; oraingoan pozik itzuli dira gainera.

Entrenamendu saioetan egindako lan gogorraren emaitza dira domina horiek eta pozik erakusten dituzte egunotan lau igerilariek: Alex Elortondo, Juan Carlos Barkero, Iker Arejolaleibar eta Iñaki Iturbe. Guztira 11 domina eskuratu zituzten, urrezkoak bost, zilarrezko bat eta brontzezkoak beste bost.


Pedro Balenciaga dute entrenatzailea eta haren begiradapean egiten dituzte igeriketa saioak eguaztenetan, Eskoriatzako kiroldegian. Ondo baino hobeto ezagutzen ditu Balenciagak eta bakoitzak duen guztia eman dezan estutzen ditu oihu artean. Hala, ezin hobeto ibili ziren crawl eta braza modalitatean eta taldeko saioan eta hortxe eskuratu dituzte domina guztiak. Entrenatzen jarraitzeko indarra jaso dute lau igerilariek domina horiekin.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak