Haizea Odria da orain KZguneko begiralea

Mirari Altube Arrese 2009ko ots. 26a, 16:10
Azpeitiko Haizea Odria etorri da Interneten gaineko kontuak erakustera aretxabaletarrei, azken urteotan egon den Aitor Madrid beste zeregin batzuetara joan delako. Martxoan goizez egongo da zabalik Markole auzoan dagoen KZgunea (09:00-13:00).

Hainbat ikastaro antolatu ditu Haizea Odriak martxoan egiteko. Interneten gainekoa eta administrazioarekin zelan egin lan ikasteko aukera bi egongo dira: 3tik 13ra eta 23tik apirilaren 3ra. Irudi digitalak zelan landu ikasteko bi eguneko ikastaroa egingo dute martxoaren 16an eta 17an. Eta sinadura digitala zelan erabili jakiteko egun bateko hainbat saio antolatu dituzte: 4an, 9an, 18an, 27an eta 31n. 


Horiez gain IT txartela eskuratzeko azterketak egingo dituzte: martxoaren 2an, 10ean, 12an, 26an eta 30ean. Ikastaroak eta azterketak egiteko izena aurrez eman behar da KZgunera deituta (943 79 94 44). 


Gainera, Ona txartela eskuratzeko aukera dago Aretxabaletan. Osasun Txartel Elektronikoak zenbat erabilera dituen eta zelan erabili erakutsiko die Haizea Odriak interesa duten guztiei.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak