0-16 urte bitarteko seme-alabak dituzten gurasoek haurren heziketan dituzten zailtasun eta erantzukizunen gainean jardungo dute horretan; gainera, beste zenbait gurasoekin batera egoerak aztertu eta irtenbideak bilatzeko erabili daitezkeen tresnak ikasiko dituzte. Besteak beste, gurasoen paperaz hitz egingo da, adinari egokitutako mugez eta arauez eta haur eta nerabeekin negoziatzeko behar eta moduaz.
Saioak, martitzenetan
Saioak azaroan izango dira, martitzenetan, 18:00etatik 19:30era, Arkupen. Udaletik azaldu dutenez, Gizarte langile eta hezitzaile Loredi Salegik emango ditu eta partaideak talde txikietan banatuta egongo dira.