Gurasoek euskaraz egiteko egitasmoa

Mirari Altube Arrese 2009ko ots. 26a, 12:08
Plazalagun egitasmoa jarri gura dute abian euskaltegiak eta Udalak euskaraz jakin baina egiten ez duten guraso horiek astean ordubete egin dezaten. Zabalik dago egitasmoan izena emateko epea.

Plazalagun, parkelagun, guraso mintzalagun... mila izen emanda ere helburua bakarra da: euskaraz berba egiteko ohiturarik ez duten gurasoek –euskaldun berriak direlako, kosta egiten zaielako…– euskaraz egitea astean ordubete beste guraso baten laguntzarekin, eta umeak inguruan jolasean dabiltzan bitartean. Hona antolatzailiek eman dituzten hainbat arrazoi: ikasten dabiltzanek praktikatzeko aukera izan dezaten, euskaraz egiteko ohitura bultzatzeko, plazako eta parkeko gurasoen giroa euskalduntzeko, euskaraz ezer ez dakitenak ikastera animatzeko, umeentzat eredu izateko… 


Egitasmoa abian jartzeko euskaraz berba egin gura duten gurasoak behar dituzte, baina ohituraz euskaraz egiten dutenak ere bai, aurrekoekin egoteko. Argibide gehiago gura izanez gero edo egitasmoan parte hartzeko izena eman euskaltegira deitu behar da (943 79 21 68) edo mezu bat bidali helbide honetara: guru@leintz.euskalnet.net. Azken eguna martxoaren 11 da.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak