Guardia Zibilaren koartela zena, Errepublikaren aztarna bakanetakoa

Jon Berezibar 2010eko apirilaren 14a

Espainiako bigarren Errepublika aldarrikatu zela 79 urte bete dira gaur. Hartara, Sustatu.com albistarian Goio Arana blogariak atera du gaurko egunez argitara Guardia Zibilaren kuartel ohiak erdi ahaztuta gordeta – baina oso agerian –, II. Errepublika izan zenaren gureko sinbolo bakarrenetakoa. Aretxabaletako kuartela 1935 urtean jaso zuten eta II. Errepublikaren garaia izanik orduko errejimenaren armarria jarri zuten atean. Altxamendu frankista eta diktadura garaiari zelan eutsi ahal izan zion jakitea ere interesgarria litzateke. (Artikulu osoa Sustatu.com-en)

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak