Guardia Zibila Zuhaitz Errastiren senideen etxea arakatzen egon da

Txomin Madina Milikua 2009ko urriaren 27a

Bart gauean Zuhaitz Errasti atxilotu ostean, gaur arratsaldean Guardia Zibila Errastiren senide batzuen etxea miatzen egon da Aretxabaletan. Bost patruila bertaratu dira, eta miaketa Gorbeia kaleko bigarren zenbakidun eraikinean izan da, hirugarren solairuan hain zuzen ere. Etxea miatu bitartean, kale guztia itxita egon da. Dagoeneko baina, ireki dute berriz ere. Errastiren gurasoek Zumaian duten etxea ere arakatu dute arratsaldean.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak