Atzo, hilak 14, irten zuten aretxabaletarrek autobusean, 38 lagun, eta dagoeneko Turinen dira. Hiria bisitatuko dute lehenengo eta ilunkaran (20:30) film laburren lehiaketako lehenengo jardunaldian izango dira; bederatzi film botako dituzte.
Bihar, ostera, Milan hiriko parajeak ezagutzera joko dute eta ilunkaran lehiaketako bigarren jardunaldira. Aratzekoek egindako Are-Baleko sekretoa emango dute orduantxe –Atzegik egindako Donostiako lehiaketan lehenengo saria jasotakoa–. Film guztiak eman ostean sari banaketa ekitaldia egongo da. Domekan itzulerako bidaia egingo dute aretxabaletarrek.