Goaz taldearen 'Kanika zuri-beltzak', udaletxe zaharrean

Mirari Altube Arrese 2008ko ots. 15a, 11:33
Loramendi Euskara Elkarteak antolatuta Kanika zuri-beltzak antzezlana eskainiko du Debako Goaz taldeak, gaur, otsailak 15. 22:00etan izango da, udaletxe zaharrean, eta debalde da.

Kritika soziala egiten dute Goaz taldeko kideek Kanika zuri-beltzak lanean. Gizarteak baztertuta dituen hainbat lagun aurkeztuko dituzte, tartean, zoroa, emagaldua eta isolatutako aita-alabak. Eta aurrean, eurei begira, beste bi pertsona egongo dira, baztertutako horiek aztertzen: batek modu baikorrean egingo du, eta besteak, ezkorrean.


Ikastaroak
Biharko, ostera, reflexoterapia ikastaroa antolatu du Loramendi EEk. Jabi Ferrandez nafarra izango dute gidari, eta hankako hainbat puntu ezagututa gorputzeko beste atal batzuetako minak zela arindu erakutsiko diete elkartutakoei. Egun osoko ikastaroa da: 10:00etatik 13:00etara eta 15:00etatik 18:00etara.
Eta beste ikastaro bat egiten dabil Loramendi EE joan zen egubakoitzean hasita, ardo dastatze ikastaroa hain zuzen. Esti Besa aretxabaletarra dute irakasle ikastaroan dabiltzan 16 lagunek, eta otsailaren 29a bitartean elkartuko dira egubakoitz guztietan. Martxoan, ostera, upategi batera joango dira bisitan. Irteera hori, baina, ez da bakarrik ikastaroa egin dutenendako, interesa duen edonorendako baizik. Zein upategira joan erabakitzen dutenean deialdi egingo du Loramendik.


Eguenean, 'Apaizac obeto'
Hurrengo eguenean, otsailak 21, Apaizac obeto ikus-entzunezkoa eskainiko du Jon Maiak. 19:00etan izango da, udaletxe zaharrean.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak