Giza eskubide guztiak aldarrikatzeko mozioa onartu du udalbatzak

Mirari Altube Arrese 2007ko urr. 31a, 11:58
Mozioa onartu zuen astelehenean udalbatzak, herritarren elkarbizitza defendatu eta giza eskubide guztiak pertsona guztientzat direla aldarrikatzen duen mozioa. Aho batez onartu zuten.

Durangon Goardia Zibilaren kuartelaren eta Bilbon Gabriel Gines bizkartzainaren aurka egindako atentatuak gaitzetsi zituzten; baita Aretxabaletako PSE-EEko zinegotzien etxearen eta alderdiaren lan bulegoaren aurka pinturarekin egindako erasoak ere. Modu berean salatu zituzten Batasunako zuzendaritza kideak atxilotu izana, "ez duelako laguntzen giro politikoa hobetzen".


Eta sei puntu onartu zituzten: Gogor gaitzetsi PSE-EEko zinegotzien aurka egindako pintadak, eta udalbatzaren elkartasuna adierazi; gainera, exijitu irainezko eraso eta presio bideak baztertzeko. Halakorik gerta ez dadin lan egiteko konpromisoa hartu zuten, eta aldarrikatu Euskal Herriko gatazka gainditzeko bide politiko eta zibilak erabili beharra dagoela eta giza eskubide guztiak errespetatu. Eta bat egin zuten Eusko Legebiltzarrak urriaren 26an onartutako emendakinarekin, bizkartzainak eta ETAk mehatxatutako hiritar guztiak babesten dituena.

PSE-EEko zinegotzi Ainhoa Sagarribaik pozik hartu zuen onartutako azken puntua, eta zoriondu egin zuen udalbatza. Hala, aho batez onartu zuten mozioa.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak