Mendizale gehienak aretxabaletarrak eta inguruko herrietakoak izan dira, baina bakar batzuk urrunagotik ere etorri dira, tartean Azpeitia, Zarautz eta Donostiatik. Ezusteko barik egin dute guztiek ibilbidea eta ipurdikoak hartu arren batzuek, inork ez du zauri larririk izan. Jatekoa eta edatekoa, gura beste izan dute hamarretakoak gertatutako guneetan, baita bukaeran ere. Lehenengo mendizalea oraindik helmuga zabaldu barik zegoela iritsi da, 10:50 inguruan, eta gainerakoak haren atzetik.