Giro aparta Andramari Egunean

Miren Manias 2010eko abuztuaren 16a

Andramari jaiak direla-eta festa giroan murgilduta dabiltza atxabaltarrak zapatuaz geroztik. Andramari Egunak, esaterako, askorako eman zuen Aretxabaletan.

Arratsaldean haurrrak izan ziren dudarik gabe protagonista nagusiak: haurrentzako parkea izan zen-eta pilotalekuan. Gaztetxoenak gustura baino hobeto ibili ziren ibilgailu eta puzgarrietan. Eta gurasoak ere, nola ez, pozik agertu ziren; Aretxabaletako jaiak ongi doazela azaldu ziguten baita ere.


Kale antzerkia izan zen ere Durana kalean, Trapu Zaharra antzerki taldearen eskutik. Ikusmin handia piztu zuen antzeztutako 'Kamping Renove' izeneko obrak, eta herritar ugari batu zituen ekitaldiak.

Aretxabaletara urtero Lizarratik etortzen direnak ere aurkitu genituen.

 
Gauean, berriz, Doctor Deseo musika taldeak kontzertua eman zuen Herriko Plazan. Azken diskoko hainbat kantu eskaini zituen talde bizkaitarrak, baita aurreko lanetakoak ere.

Gaurko ere, egitarau oparoa

10:00etan

LEINTZ BAILARAKO 73. TXIRRINDULARI
LASTERKETA. Eliteko eta 23 urtetik
beherakoen txirrindulari lasterketa


12:30ean

ZIRIKA ZIRKUS antzerki taldea Herriko
Plazan


18:30ean

ERREKORTADOREEN ESKOLA IBILTARIA
Herriko Plazan.


22:30ean

PILOTA PARTIDA PROFESIONALAK Iturrigorri
frontoian:

MENDIZABAL – OTEIZA
BELLOSO – ESCUDERO

BERASALUZE VIII – ZABALA
SARALEGI – BEGINO

Sarrera 10 euro


00:00etan

LOS DELGAS musika taldearen kontzertua

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak