Trialsina: Gipuzkoako txapelketako azken proban ibarreko partaideak oso ondo ibili dira

Arantzazu Ezkibel Galdos 2010ko mar. 21a, 18:37
Gipuzkoako txapelketako azken proba jokatu dute Aretxabaletan gaur goizean. 48 parte hartzaile batu dira kanposanturako bidean dagoen gunean. Mailetan banatuta, bost gune pasa behar izan dituzte. Esan behar da, goiz partean euri pixka bat egin duela eta horrek asko zaildu duela proba; izan ere, lokatzara egin da eta txirrindulariak labaindu egiten ziren.

Aretxabaletako proba

Gaurko lana kontuan hartuta, Diego Barrio gasteiztarra nagusitu da elite mailan; nesketan, Itziar Murua aretxabaletarra izan da onena; gazte mailan, Markel Uriarte aretxabaletarra; infantiletan, Sergio Fernandez; alebinetan Aimar Etxeberria; eta, benjamin mailan Andoni Perez. Proba amaieran sariak eta garaikurra jaso dituzte parte hartzaile denek.

Gipuzkoako mailota

Urtarrilean hasi zuten Gipuzkoako txapelketa; ordutik, bost proba egin dituzte: Hernanin, Pasaian, Oñatin, Urretxun eta gaurkoa, Aretxabaletan.
Proba guztiak kontuan hartuta, Jon Areitio hondarribiarra izan da Gipuzkoako onena; esan behar da, Areitio munduko txapeldunordea dela. Maila bikaina du. Gazte mailan Markel Uriarte aretxabaletarra da txapelduna; infantiletan, Unai Zunzunegi aretxabaletarra, alebinetan Jon Madina oñatiarra; eta, nesketan Itziar Murua aretxabaletarra. Zorionak, bada, guztiei!

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak