Hainbat aretxabaletar dabiltza Gipuzkoako txapelketan norgehiagokan, eta domekan ere jardungo dute: Markel Uriarte junior mailan, Aitor Murua infantil mailan, Unai Zunzunegi alebinetan eta Itziar eta Mikel Murua anai-arrebak benjaminetan. Guztiak ere txapelketa polita egiten dabiltza, eta domekan ez dute hutsik egin gurako. Horiez gain munduko txapeldun izandako trialsinlariak elkartuko dira Aretxabaletan: Iker Lezeta donostiarra eta Diego Barrio gasteiztarra, esaterako.
Gipuzkoako txapelketa martxoaren 30ean bukatuko da, Urretxun egingo duten proba jokatu ostean. Orduan erabakiko dira zein sailkapeneko postuak