Gertu dituzte Gabonetako egitarauak ludotekan eta gaztelekuan

Mirari Altube Arrese 2009ko abe. 17a, 13:57
Egitarau bereziak dituzte bihar hasi eta oporrak bukatu artean ludotekara joaten diren umeek, gaztetxoek –8 eta 12 urte– eta gaztelekuko neska-mutilek.

Bihar, abenduak 18, Gabonei ongietorria egiteko jaialdia izango da ludotekan (17:00-19:00) ume guztiendako. Eta domekan, mahai futbol txapelketa eta merienda izango dituzte 8 eta 12 urte artekoek –ludotekako bazkide izan edo ez–. Abenduaren 27an, ostera, Mihiluze txapelketa izango dute (17:00).

Bestalde, hilaren 30ean Bilboko Gabonetako parkera joateko irteera antolatu dute 8 eta 12 urte artekoendako. Izenemate epea bihar, hilak 18, bukatuko da ludotekan eta hilaren 23an Gazteria Zerbitzuan –gazteria@aretxabaleta.net–. 10 euro da.

 

Umeak –4 eta 7 urte artekoak–, ostera, Eskoriatzako Gabonetako parkera joango dira hilaren 28an. Horiek ere aurrez eman behar dute izena ludotekan.

Gaztelekukoek hainbat irteera

Atxagazte gaztelekuan ere hainbat ekintza egingo dituzte hilaren 26tik 30era, tartean, irteerak Gasteizko izotz pistara eta Donostiara eta azken jaia, kontzertu eta guzti. Urtarrilaren 2tik 4ra, ostera, Elosuko aterpetxera joango dira –10 euro–. Argibide gehiago gura duenak gaztelekura edo Gazteria Zerbitzura jo dezala.

Hona egitarau osoa:

- Abenduak 26, zapatua: hainbat ekintza gaztelekuan.
 
- Abenduak 27, domeka: Mihiluze txapelketa. Sariak egongo dira.
 
- Abenduak 28, astelehena: Gasteizera izotz pistara irteera. Ondoren, Ozaetara bazkaltzera eta Garaiokoek tailerra gertatuko diete.
 
- Abenduak 29, martitzena: Donostiara irteera Eskoriatzako gazteekin batera.
 
- Abenduak 30, eguaztena: Urteko azken festa. Gaztelekuan entseguak egiten dituen talde batek hainbat abesti eskainiko ditu.
 
- Urtarrilaren 2tik 4ra: Irteera Elosuko aterpetxera.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak