Gerra sasoiko umeen gaineko erakusketa maiatzean, Arkupen

Mirari Altube Arrese 2009ko api. 30a, 15:52
Astean banatu du Kultura Sailak maiatzean Arkupe kultura etxean izango diren hitzorduen berri. Erretiratuei eskainitako berbaldiak eta haurrendako ikuskizunak izango dira nagusi. Film emanaldirik, ostera, ez da izango datozen hilabeteotan, urrira arte bukatutzat eman dutelako film komertzialei dagokion denboraldia. Hala ere, zinema izango dela aurreratu dute Kultura Saileko arduradunek.

Bihar, maiatzak 1 hasi, eta hilaren 16ra bitartean Espainiako gerran ume izan zirenak omentzea helburu duen erakusketa egongo da ikusgai. Mauro Calvok antolatutako Toda una vida siendo niños izeneko erakusketa jarriko dute gerra sasoiko argazkiekin eta dokumentuekin. Frantzia, Ingalaterra, Errusia eta beste hainbat herrialdeetara itsasontzietan joan behar izan zuten euskal umeak gogoan izan gura dituzte.

 

Erretiratuendako berbaldiak

Erretiratuak izango dira protagonista maiatzean eta lehen zinema izaten zuten egun eta orduan, hau da, astelehenetan (16:00) berbaldiak izango dituzte orain. Erretiratuendako benetan interesgarriak diren gaiak landuko dituzte lau astelehenetan: hilaren 4an, Parkinson y sociedad, Aspargi taldearen eskutik; hilaren 11n, Salud a partir de los 55 años, El Taller taldearekin; hilaren 18an, Prevencion de riesgos en el hogar, Spril elkarteak gidatuta; eta 25ean, En qué ocupo mi tiempo libre después de jubilarme, El Taller-ekin. 

Umeendako ikuskizunak

Umeei dagokienean hiru ikuskizun izango dituzte: domekan, maiatzak 3, Pro-Ismo Zero talde arabarrak Ti-3 txotxongilo ikuskizuna eskainiko die (17:00); 9an, Begira taldeak Liburu batean eskainiko du liburutegian (11:30) eta 30ean, Ixabel Milletek Kamishibai ipuin kontaketa saioa egingo du liburutegian (11:30).


Leizarra musika eskolakoek ere hainbat emanaldi egingo dituzte: martitzenean, hilak 5, trikitia eta panderoa (18:00); hilaren 26an perkusioa eta gitarra (18:30) eta 31n, Donostiako Ereski abesbatzaren saioa (19:30).

Berbaldiak, antzerkia eta liburuaren aurkezpena

Ikus-entzunezkoak ere izango dira maiatzean: 7an, Eneko eta Miyuki gasteiztarrek Bertakoaren munduaren topaketak Hego Ameriketan izango dute berbagai (19:30); eta 14an, Endika Uriondok Descensos de barrancos, Sierra de Guara (19:30). Bestalde, maiatzaren 19an eskola kirolaren gaineko hitzaldia eskainiko dute: Eskola kirola-Kirol hastapena (18:00). Eta maiatzaren 28an, Txalo antzerki taldeak Ate joka antzezlana ekarriko du Zaraia aretora, debalde.

Maiatzaren 16an, zapatua, liburu bat aurkeztuko dute: Jose Maria del Palacio Alonso eta Candido Ruiz Gonzalezen Matando sueños, sembrando miedos. Morales de Toro, 1936…

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak