''Gura genuena zen gaztetxoak lokaletatik eta etxeetatik atera eta kalean biltzea, uste dugu-eta lehenzegoen kaleko bizimodua errekuperatzea ona dela''. Horrelaxe azaldu zuen Esti Arrizabalaga kale hezitzaile eta ekintzen antolatzaileak atzo Errekabarren atzeko partean burututako ekimenaren zergatia. Izandako erantzunarekin gustura zegoen gainera Arrizabalaga, bere esanetan uste baino jende gehiago gerturatu zen-eta.
Kultura urbanoa
Graffitiak, tatuajeak, skatean edo break-dancean aritzeko aukera... Telebistan askotan ikusitakoak egiteko aukera izan zuten neska-mutikoek, eta begi onez hartu zuten ekimena, adierazi zutenez, ez dira-eta asko eurei zuzendutako horrelako planak.