Ikasturte hasiera Atxagazte gaztelekuan

Mirari Altube Arrese 2009ko ira. 10a, 13:16
Bihar, hilak 11, hasiko dute ikasturtea Atxagazte gaztelekuan. Aste bukaera honetan, baina, lehen aldiz joango direnei bakarrik zabalduko dizkiete ateak, hau da, DBHko lehen mailan hasiko direnenei. Gainerakoek irailaren 16tik aurrera dute hitzordua.

Aurkezpen ekitaldia eta merienda egingo dituzte bihar lehen aldiz datozen gaztetxoendako (17:00). Begiraleek gaztelekua erakutsi eta bertako martxa azalduko diete batzarra eginda; ondoren, mokadutxoa eskainiko dute. Zapatuan, ostera, mahai-futbolean jolasteko aukera izango dute gaztetxo horiek.


Atxagazte gaztelekuaren irekiera ofiziala datorren eguaztenean izango da, hilak 16. Elkar ezagutu eta lagun giroan egoteko aukera izango dute orduan gazteek. Hona egutegia:

- Irailak 16, egubakoitza: Irekiera ofiziala.

- Irailak 17, eguena: Sukaldaritza kontuak.

- Irailak 18, egubakoitza: Txapak egiteko makina, norberaren gustuko txapak egiteko.

- Irailak 19, zapatua: Afari-merienda.

Eguaztenetik domekara zabalik

Iralabarri plazan hasi zuen ibilbidea Atxagazte gaztelekuak, aste bukaeretan ateak zabalduta. Urtebete darama Arkupe kultura etxean eta orain eguaztenetik domekara izaten da zabalik. Gero eta gaztetxo gehiago hurreratzen da bertara –aurreko ikasturtean 30en bat– eta gero eta ekintza gehiago antolatzen dituzte: kontzertuak, irteerak, irrati saioak… Hala, ikasturte berria hasteko gogotsu daudela jakinarazi dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak