Gaztelekua ezagutzeko aukera daukate lehenengoz doazenek

Mirari Altube Arrese 2010eko irailaren 24a

Gaur, egubakoitza, DBHko lehenengo mailako neska-mutilendako zabalduko ditu ateak Atxagazte gaztelekuak. Lehenengoz joango dira horiek eta bertako jardunaren berri emango diete. Domeka arratsaldean, ostera, 12 eta 17 urte arteko guztiendako egongo da zabalik.

Harrera egiteko txapa tailerra, jolas erraldoiak eta merienda egingo dituzte gaur gaztelekuan. Datorren astean, ostera, urriko egitaraua jarriko dute abian eta Txatxilipurdiko arduradunek iragarri dute surf ikastaroa eta laburmetrai tailerra izango direla beste hainbat ekintzen artean.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak