Gazteendako xake txapelketa, domekan

Mirari Altube Arrese 2007ko ira. 28a, 11:50
Arlutz xake taldeak antolatu du eta xakean jokatzeko zaletasuna sortu gura du herrian. Hala, ikastetxeetan kirol horren nondik norakoak erakusten hasteko asmoa dute ikasturte honetan bertan.

Domekan, hilak 30, I. San Migel xake txapelketa egingo du Arlutz xake taldeak. Herriko Plazan izango da, 16:00etan, eta ordu erdi lehenago eman behar dute izena jokalariek. Partehartzaile guztiek elkarren aurka jokatuko dute, eta asko badira bi talde egingo dituzte. Onenek sariak eskuratuko dituzte, eta jokalari guztiek jasoko dute oroigarri bat.


Ikastetxeetan erakutsi
Arlutz xake taldea lau lagunek osatzen dute: Aitor Alcaide, Esteban Romero eta Andoni eta Fran Miguel anaiak. Maila handiko xake jokalariak dira guztiak ere; taldeak Euskal Ligan jokatzen du, eta Fran Miguelek Fide maisua deritzon izendapena eskuratu du oraintsu. Izendapen hori duen Debagoieneko bakarra da, eta horren gainetik nazioarteko maisuak eta maisu handiak daude.

Arlutz xake taldearen asmoa da ikastetxeetan xakean jokatzen erakustea. Horretarako, eskola kirolaren barruan sartu gura dute: "10 urte adin polita da xakean hasteko. Gogoa besterik ez da behar, eta kirolaren nondik norakoak ezagutzen joan ahala xakearekin gozatzen hasten da bat". Asmoa da, gainera, ikastetxeetatik poliki-poliki taldearen lokalera bideratzea zaletasuna duten gazteak: "Eguazten gauetan entrenatzen dugu eta Iralabarri plazan dagoen lokaleko atea zabalik izaten dugu beti. Hala ere, ordutegi zabalagoa eskaini gura dugu denboraldi honetan", dio laukoteak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak