Gazteendako Udaero egitasmoa aurkeztu dute uztailerako

Mirari Altube Arrese 2010ko eka. 8a, 15:31
Eskoriatzako eta Aretxabaletako gaztelekuek Udaero egitaraua gertatu dute 12 eta 16 urte arteko gazteendako. Izen emate epea zabalik dago ekainaren 30a bitartean. Argibide gehiago gura dituenak jo dezala bi herrietako gaztelekuetara edo Gazteria Zerbitzuetara.

Irteera mordoa antolatu dituzte uztailaren 5ean hasi eta 25era bitartean egiteko: Gamarrako igerilekura (Gasteiz) egun pasa; Usakora (Oñati) bizikletan ibilaldia; eskalada saioa eta afaria; paintballean jolastu eta hondartzara; surfean egitera Zarautzera; mendira izarrak ikusi eta gaua pasatzera; azken jaia uztailaren 19an; eta 22, 23, 24 eta 25ean irteerak egingo dituzte kostaldera.

Norberak aukera dezake irteera guztietara joan gura duen edo batzuetara bakarrik. Izenemate fitxak gaztelekuetan eta Gazteria Zerbitzuetan dituzte eta horiek beteta eroan behar dira diruarekin batera.

Urtetik urtera indarra hartzen doan egitasmoa da eta gazteei ondo pasarazteko tarteak eskaintzea beste helbururik ez du.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak