Gazteen egitasmoak laguntzeko deialdia

Mirari Altube Arrese 2010ko mai. 25a, 13:10
Egunotan argitaratu ditu Udalak Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean hainbat dirulaguntza deialdi. Laguntza horiek dira kultura jarduerendako, kultura produkzioak eta grabazioak egiteko, gazteen egitasmoendako, Gobernuz Kanpoko Erakundeen proiektuetarako eta gizarte zerbitzuetan lan egiten duten erakundeendako.

Gazteen sormena sustatzea

Gazteen egitasmoak aurrera eroateko laguntzen deialdia lehenengoz egin du Udalak. Gazteria Zerbitzuak proposatu du eta 16 urte beteta baina 21 urte baino gutxiago dituztenendako da. Lehenengo urtea arrakasta neurtzeko izango denez diru kopuru txikia bideratu dute, 600 euro hain zuzen.

Laguntza horren helburua da gazteen zaletasunak, sormen ekintzak edo antzeko egitasmoak aurrera eroateko laguntza ematea dirua traba izan barik. Eskaera aurkeztutako guztien artetik bi bakarrik hautatuko dituzte eta 300 euro emango dizkiote bakoitzari. Eskaerak aurkezteko epea urriaren 1ean bukatuko da.

Grabazioak egiteko laguntza

Aurten egindako kultura proiektu eta jarduerak laguntzeko deia ere egin du Udalak eta 20.000 euro bideratu ditu horretara. Irabazi asmo bako taldeek antolatutako kultur ekimenak laguntzea du helburu eta beste ekimen batzuen osagarri edo gizarte interesekoak izan beharko dute.

Grabazioak egiteko masterrak eta beste kultura produkzio batzuk ere lagunduko dituzte, herriko taldeen produkzioak sustatzeko asmoarekin. 3.000 euro bideratu dituzte horretara eta eskaerak aurkezteko eperik ez dute ezarri. Laguntza jasotzeko Aretxabaletakoak izan beharko dute taldekide erdiek.

GKEendako 83.000 euro

Gizarte zerbitzuen arloan lan egiten duten taldeek ere jaso ditzakete laguntzak eta 5.300 euro dituzte horretarako.

Eta garapenerako lankidetza egitasmoak dituzten GKEendako laguntza ere iragarri dute eta  83.000 euro dituztela horretarako jakinarazi; baina kopuru horren %10 gorde egingo dute urtean zehar gerta daitezkeen larrialdietara bideratzeko –erabili ezean banatzeko izango da urte bukaeran–. Gipuzkoarra izan behar du talde eskatzaileak eta lehentasuna izango dute aretxabaletarrek.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak