Gaurtik, Aretxabaletako eta Eskoriatzako autobus batzuk autobidetik

Mireia Bikuña 2010eko apirilaren 6a

Bi herrietako alkateen eskaera aintzat hartuta, gaurtik, bi herrietako autobus batzuk AP-1 autobidetik joango dira Gasteizera. Ordu guztietan doaz autobusak Gasteizera, baina autobidekoak ordu bikoitietan pasatuko dira Aretxabaleta eta Eskoriatzatik, astelehenetik zapatura arte. Domeka eta jaiegunetan ez dira autobidetik joango.

Arrasateko Zigorrola auzoan egingo dute lehen geldialdia. Lehen autobusa 08:05ean irtengo da, eta azkena 20:05ean. Arrasateko Garibai etorbidean geratuko dira ondoren, eta jarraian Aretxabaletako Azbe lantegi pareko eta Eskoriatzako estankoko geltokietako bidaiariak hartuko dituzte. Intxaurtxueta kiroldegi ondoko biribilgunetik hartuko dute AP-1 autobidea.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak