Jarduerak
Ur jardueren artean, igeriketa ikastaroak eta aquagyma daude.
Gimnasioko jardueretan, mantentze gimnasia, multifitness, spining, hirugarren adinekoendako gimnasia, tonifikazioa, fit-bizkarra eta Atzegikoen gimnasia.
Koreografia eta dantza jardueretan, ostera, hiru eskaintza: aerobic, batuka eta funkya.
Eta jarduera lasaien artean, stretch-pilates.
Horiez gain, beste zerbitzu batzuk ere badituzte kirol etxean: entrenamendu gidatuak, masaje-fisioterapia eta kirol medikuntza.
Jarduera asko gaur bertan jarriko dituzte abian. Beste batzuek, ostera, arratsaldeko spinning saioak, esaterako, itxaron zerrenda daukate.
Argibide gehiagorako, ordutegien berri izateko edo izena emateko, kirol etxera deitu behar dute herritarrek, 943 71 26 28, edo kirola@aretxabaleta.net helbidera idatzi.