Futbol eskolen arteko txapelketa hasiko dute gaur

Mirari Altube Arrese 2008ko abe. 23a, 11:10
Arrasate, Bergara, Oñati eta Aretxabaletako futbol eskoletako neska-mutikoek txapelketa jokatuko dute Gabon egunotan. Gaur, abenduak 23, hasi eta finalak urtarrilean jokatuko dituzte: benjaminek, urtarrilaren 3an eta kimuek, urtarrilaren 5ean.

Debagoieneko futbol eskoletan dabiltzan neska-mutikoek, 1998, 1999 eta 2000. urtean jaiotakoek hain zuzen, txapelketa jokatuko dute Ibarra futbol zelaian. Benjaminek (1998an jaiotakoak) jokatuko duten txapelketa ondorengo egunetan izango da: abenduaren 23an, 26an eta 30an. Urtarrilaren 2an finalerdiak jokatuko dituzte eta 5ean finala.

Kimuei dagokienean (1999 eta 2000an jaiotakoak) 5 taldetako bi multzo osatuko dituzte, eta txapelketa honako egunetan jokatuko dute: abenduak 24, 29 eta 31. Eta finala urtarrilaren 3an.

Txapelketaren arauak

Futbol 8, eskola kiroleko partidatan erabiltzen diren arauak hartuko dituzte kontuan antolatzaileek. Kimuen partiduek, 15 minutuko 2 zati izango dituzte. Eta benjaminenek, 25 minutuko 2 zati. Ordutegia zorrotz bete beharko dute taldeek, atzerapenik ez izateko. Taldeek gura beste aldaketa egin ahal izango dituzte. Hona puntuaketa sistema: irabazitako partida, 3 puntu; berdinketa, puntu 1; galduta, punturik ez; eta ez aurkeztua, 3 puntu kendu.



 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak