Futbito txapelketa finala, zapatuan

Mirari Altube Arrese 2007ko uzt. 17a, 11:58
Zapatuan, uztailak 21, bukatuko dute orain dela hiru aste hasitako futbito txapelketa. Lehenengo nesken hiruko torneoaren finala izango da, eta gero mutilena. Bukatutakoan Heineken festa egingo dute herriko hainbat tabernek antolatuta.

Loramendi Euskara Elkarteak eta Arlutz tabernak antolatutako futbito txapelketa azken txanpan sartu da. Atzo, hilak 16, bukatu zuten zortzi talderen artean jokatutako ligaxka, eta lau talde sailkatu dira finalaurrekoetarako: Cipris (Eskoriatza), Fontasport, Somos4 eta TPM.


Bihar, eguaztena, jokatuko dituzte partiduak 18:00etan eta 19:00etan: Cipris, TPMren aurka eta Fontasport, Somos4ren aurka. Orduan erabakiko da zeintzuk jokatuko duten finala zapatuan.


Jai giroa

Jai giroa izango da zapatuan futbito txapelketari agur esateko. Hiruko torneoa jokatuko dute lehenengo neskek, 16:30ean, eta 17:30ean, futbito txapelketaren finala. Bukatutakoan Heineken festa hasiko dute Arlutz, Ezkutu, Orly, Urbaltz, Haizea eta Izotz tabernek. Heineken garagardoa euro baten truke eskainiko dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak