Ezker Batua izan da proposamen hori bultzatu duena. Horretan biktimen onespen etikoa, politikoa eta soziala egiteaz gain, omenaldia egitea aurreikusten da. Horrez gain, udalerria berrikustea jasotzen du, egon daitekeen frankismo garaiko sinbologia kentzeko asmoz.
Bilkuran eztabaida gehien sortu zuen puntua gaur, apirilak 14, udaletxeko balkoian errepublikako ikurra jartzearena izan zen.
Botazioa bi zatitan banatu zen. Batetik, lehenengo hiru puntuak bozkatu zituzten udal ordezkariek. Eta bigarrenik, errepublikako ikurra balkoian jartzea edo ez bozkatu zen. PSE horren kontra azaldu zen eta EA abstenitu egin zen.