Aretxabaletako Udalarekin laguntzarekin, Eusko Ikaskuntza, Memoriaren Bideak eta Ustaritzeko Geronimo Institutuak antolatutako erakusketak, Mendebaldeko Pirinioetan diktadura frankistako presoek egindako bortxazko obra publikoak (lantegiak, errepideak, trenbide sareak eta obra hidraulikoak, besteak beste) jasotzen ditu.
16 panel
16 panelen bidez esklabotza sarea nola eratu zen eta azpiegitura horiek nola eraiki ziren azaltzen da. Aldi berean, lan horiek presoen familiengan, Pirinioetako herrietan zein memoria kolektiboan izandako eragina agerian gelditzen da. Erakusketan azalpen laburrak eta protagonisten ahotsak garaiko argazkiekin tartekatzen dira, baita Avila edo Guadalajarako Artxibategi Historiko Militarretan topatutako planoekin eta dokumentazioarekin ere.
Ekimen horren helburua denbora luze isilpean egon den historiaren errealitate bat ezagutaraztea da.
Ikus-entzunezkoa
Erakusketaren osagarri moduan, Frankismoaren gaineko ikus-entzunezkoa ere egongo da Arkupen. Egubakoitzean, hilak 5, Edurne Beaumontek Frankoren esklaboak izenekoa eskainiko du hori, 19:00etan, Zaraia aretoan. Horretarako sarrera debalde izango da.