Floren Aoiz: "Independentziaren aukerak badu etorkizuna"

Goiatz Arana Begiristain 2010eko irailaren 16a

Urbaltz elkartearen 25. urteurrenaren harira, ekitaldi sorta antolatu dute aste honetarako. Atzo, eguaztena, independentziaren gaineko hitzaldia izan zuten, Floren Aoiz Herri Batasuneko mahai nazionaleko kide ohiaren eta Martin Garitano kazetariaren eskutik.

Independentziaren gaineko hausnarketa egiterakoan, hiru denboraldi ezberdin nahastu zituzten, oroitzapen historikoaren garrantzia aintzat hartuz, egungo egoera aztertuz eta geroari so eginez.

Floren Aoizen esanetan, gero eta gehiago eta serioago hitz egiten da independentziari buruz, eta gaineratu zuen orain arte gehien hitz egin dutenak aukera horren kontrakoak izan direla baina haiek esandakoak gezurrak direla ikusten ari garela. Autonomismoaren bidea kritikatu eta independentziaren aukerak etorkizuna duela esan zuen.

Katalunian Diada ospatzen izan berri, kataluniarren sentipenak ere ekarri zituen Aretxabaletako Arkupera.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak