Flamenko doinuak eta dantzak egubakoitzean, Arkupen

Mirari Altube Arrese 2010ko ots. 18a, 12:36
Askoa Etxebarrieta 'La Pulga' dantzari euskaldunak 'La Pulga y compañía' flamenko ikuskizuna eskainiko du egubakoitzean, hilak 19, Arkupen (19:00). Sarrera, 4 euro da.

Dantzak eta kantuak bateratuko dituzte flamenkoari eskainitako ikuskizunean. Javi Antoñararen gitarra eta Giliyoren perkusio doinuak nahastuko dira El Penique de Malaga abeslariaren ahotsarekin eta La Pulgaren dantzekin. Hala, izaera pertsonal eta zabala emango diote ikuskizunari.

Ikastaroa hilaren 26an

Bestalde, Jaiki elkarteak antolatuta ikastaroa eskainiko du La Pulgak. Flamenko dantzen hastapen ikastaroa izango da eta otsailaren 26an hasita lau egubakoitzetan egingo dute (18:00-20:00). Zortzi orduko ikastaroa 25 euro ordaindu beharko dute langileek eta 20 euro, langabeek eta ikasleek. Interesa dutenak Jaikiko kideekin egon daitezela –jaikielkartea@yahoo.es–.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak