Ez dute joko kanpairik egunotan

Mirari Altube Arrese 2009ko urr. 30a, 13:47
Jasokundeko Andramariren parrokiako kanpaiek errepikak bakarrik joko dituzte egunotan. Kanpai-mihiak kendu dizkiete berrikusi eta konpontzeko; ondorioz ez dute joko ordurik, ezta mezetara joateko deirik egin ere.

Mantentze lanok zortzi urtean behin egitea komeni izaten dela jakinarazi dute parrokiako arduradunek: "Kanpai-mihia larruarekin lotuta egoten da eta larru hori ondo dagoela begiratu behar da, baita metala brintzatu barik dagoela ere; era berean, koipeztatu egingo dituzte". Kantabriako Gajano herrira eroan dituzte horretarako eta astebete batean bueltan izango dira.

Mezak ohiko ordutan

Meza entzutera joateko deirik egin ez arren kanpaiek, betiko ordutan izango dira aste bukaeran: bihar, 19:30ean eta domekan, Domu Santu eguna, 11:30ean.

 

Astelehenean, azaroak 2, ostera, hildako fededunen oroimena ospatuko dute parrokiako kideek. Hala, bi meza esango dituzte: 09:00etan, Agustindarren monasterioan, eta 19:00etan, parrokian.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak