Euskerien Eguneko bazkarirako txartelak salgai

Mirari Altube Arrese 2010eko maiatzaren 13a

Zapatuan, hilak 15, ospatuko du Loramendi Elkarteak Euskerien Eguna. Urtero legez herri bazkaria egingo du gastronomi elkarteek gertatuta eta txartelak salgai daude honako lekuetan: Izotz, Urbaltz, Gurea eta Orly tabernetan eta Loramendi Elkartean (udaletxe zaharra).

Babarrunak gertatu izan dituzte elkarteek Euskerien Egunerako baina aurten ez da halakorik izango. Hona menua: entsalada; okela gisatua; ijito besoa; eta kafea eta kopa.

Txartelek bi prezio dituzte: Loramendi Elkarteko bazkide, ikasle eta langabetuendako 15 euro; eta gainontzekoendako, 18 euro.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak