Euskararen Eguna ospatu zuten herritarrek

Mirari Altube Arrese 2008ko abenduaren 4a

Hainbat lagun elkartu ziren udaletxe zaharrean Euskararen Nazioarteko Eguna ospatzeko. Abenduaren 13an Kontseiluak antolatutako jaialdira joateko deia egin zuten.

Udal euskaltegiko lagunak, Loramendi Euskara Elkarteko kideak eta herritarrak elkartu ziren eta argazkia atera zuten lehenengo. Euskararen manifestua irakurri eta trikiti doinuek lagunduta kantuan egin zuten gero, txistorra mokadutxoa eskuan zutela. Gainera, abenduaren 13an Kontseiluak 10. urteurrena ospatzeko Barakaldoko BECn egingo duen jaialdira joateko deia egin zuten. Autobusean joan gura duenak izena eman behar du Loramendi EEn abenduaren 9rako.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak