Euskararen Astea bukatzeko Euskararen Eguna zapatuan

Mirari Altube Arrese 2009ko mai. 14a, 15:05
Loramendi Euskara Elkartea egiten dabilen Euskararen Aste barruan kafe tertulia egingo du gaur Euskal Herrian Euskaraz taldeak (19:00, udaletxe zaharrean) eta gauean Los viernes al ron eta Klakson taldeen kontzertuak Haizea tabernan (22:00).

Aretxabaletako euskararen egoeraren gainean egingo dute hausnarketa Euskal Herrian Euskarazeko kideek gaur, udaletxe zaharrean, kafea hartu bitartean (19:00). Eta gauean kontzertuak izango dira Haizea tabernan: Los viernes al ron bakarlari bergararra eta Antzuola eta Urretxuko kideek osatutako Klakson taldea.

Euskararen Eguna, zapatuan

Egitarau dotorea antolatu du Loramendi EEk zapaturako, ohiko ekitaldiak eta apartekoak tartekatuta. Aurten, gainera, Gazte Ekimeneko kideen laguntza izango du.

Hona egitaraua:

- 11:00etan, herriko trikitilariekin kalejira.

- 12:00etan, gazta dastatzea eta herrik kirol poteoa.

- 14:30ean, babarrun jana Herriko Plazan, gastronomi elkarteek gertatuta: Eguzki Alde, Muru Alde eta Urbaltz; kafea, Batzokiak.

- Jarraian, herriko onenak aukeratzeko probak.

- 17:30ean, Oskorri taldea Herriko Plazan: The Pub Ibiltaria ikuskizuna.

- 19:30ean, Larrin dantza gaitariekin Durana kalean.

- Ostean, txikiteoa trikitilari eta bertsolariekin: Beñat Lizaso eta Iban Urdangarin.

- Bukatzeko, afari-merienda udaletxe zaharreko atartean.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak