Euskararen argia bizirik hizkuntzen erreinuan

Arritxu Barruso 2009ko mar. 22a, 14:32
Argitxoz eta izartxoz betetako hizkuntzen unibertsoan murgildu ziren, Aretxabaletako Arkupe kultura etxean, Argitxo eta Dir-dir txotxongilo emanaldia ikustera joan ziren ume eta helduak.

Dena dela, gaur egun argitasuna dena, garai batean iluntasun hotza zen. Izan ere, erresuma beltzean ez zegoen argirik, hitzik, hizkuntzarik... Orduan Argitxo heldu zen eta Dir-dir pertsonaiaren laguntzaz iluntasun horretan lehenengo argia piztu zuen. Hori ikusita, gainontzeko argiek ere gauza bera egin zuten, izarrez eta argitxoz betetako unibertsoa sortu arte: hizkuntzen unibertsoa. Argi horietako bat izango da euskararen izarra eta aurrerantzean bere zaindaria izango da Dir-dir.


Hizkuntzen unibertsoan euskararen argia bizirik mantendu nahi badugu euskaraz hitz egin behar dugula erakutsi digute Kukubiltxo taldekoek azken txotxongilo emanaldi honen bitartez. 


Kukubiltxo taldeak Argitxo eta Dir-dir emanaldiarekin berriro ere erakutsi du txotxongiloen munduan daukaten maisutasuna. Teknika aldetik, gainera, txotxongiloen munduko teknika berriak aplikatu dituzte; argi-itzalekin eta argiztapen sistema bereziak erabilita efektu ikusgarriak lortu dituzte pertsonaietan. Dir-dir -ek, esaterako, ez du txotxongilo gorputzik; argi hutseko pertsonaia da.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak