Euskararen aldeko aldarrikapena

Mirari Altube Arrese

Hainbat herritar elkartu ziren Herriko Plazan atzo iluntzean, euskararen aldeko aldarrikapena egitea zuten helburu.

Euskaltegiko ikasle zein euskaldun zahar, guztiek egin zuten bat Euskararen Nazioarteko Egunean, eta argazkia atera zuten Euskeraz bizi gaitezen leloaren azpian. Euskararen aldeko atxikimenduak irakurri zituzten gero, eta kantuan egin zuten herriko kaleetan. Txistorra muturtxoa jan ostean etxeratu ziren gehienak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak