Dirulaguntza horiek bi eremutan banatuko dituzte. Lehenengoa da euskara ikasteko eta euskararen normalizazioarekin zerikusia duten ikastaro eta jarduerak antolatzeko. Hor sartuko dira EHUk eta HIK HASIk antolatutako ikastaroak; barnetegiak eta ikastaro trinkoak; eta herriko euskaltegian talderik osatu ez delako inguruetako beste euskaltegi batean egindako ikastaroak.
Bigarren eremuan sartzen dira errotulua, irudi korporatiboa, tresna informatikoak eta web orria euskaraz jartzen dituztenak.
Deialdi honetatik kanpo geratuko dira euskara elkarteak, euskaltegiak, ikastolak eta entitate publikoak; baita enpresa handiak ere.
Ia 5.000 euro
Deialdi honetarako 4.920 euroko aurrekontua dauka Udalak. Kantitate hori zelan banatuko duen jakiteko, zein baldintza bete behar dituzten eskatzaileek argitzeko eta beste edozein argibidetarako udaletxera jo dezatela interesatuek edo ekainaren 3an Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratutako iragarkian begiratu.