Aretxabaletak galdu egin zuen eta oraindik ez du lortu igoera

Mirari Altube Arrese 2009ko mar. 15a, 17:44
Igoera lortzeko aukera zeukan Euskal Ligan jokatzen duen Aretxabaletako taldeak, baina Iban Rodriguezen mutilek ezin izan zuten garaipenik ekarri atzo, Leioatik (2-1).

Partidu gogorra zela bazekiten aretxabaletarrek, eta oso parekatuta ibili ziren biak zelaian. Leioakoak aurreratu ziren markagailuan bosgarren minutuan eta Rodriguezen mutilek berdintzea lortu zuten ordu erdi geroago. Bigarren zatian gogor atera ziren zelaira bizkaitarrak eta 55. minutuan bigarren gola sartu zuten. Ordutik nagusi izan ziren eta azken zatian Aretxabaletakoek estutu arren ez zuten golik lortu.

Orain 56 puntu ditu Aretxabaletak, eta datorren aste bukaeran du igoera lortzeko bigarren aukera. Etxean jokatuko dute azkeneko dagoen taldearen aurka, El Pilar Marianistak –2 puntu ditu–. Orduan irabaziz gero, eta ez uztekorik gertatu ezean irabazteko partidua da, igoera lortuko luke matematikoki.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak