Euskal Herriko paisaiaren gaineko berbaldiarekin hasiko dute Aste Berdea

Mirari Altube Arrese 2010eko maiatzaren 26a

Aste Berdea antolatu du Ingurumen Sailak eta lehenengo berbaldia bihar da, hilak 27. Jakoba Errekondo eta Asier Galdos paisajistek Euskal Herriko paisaiaren gainean egingo dute berba (Arkupe, 19:00).

Ekainaren 5ean Ingurumenaren Nazioarteko Eguna dela gogoan hartuta antolatu dute Aste Berdea. Hiru berbaldi eta film emanaldi bat egingo dituzte, eta lehen berbaldia bihar da.

Euskal Herriko paisaiak izan duen garapenaren gainean egingo dute berba Jakoba Errekondo eta Asier Galdos paisajistek. Galdos da hain zuzen, Urkulu urtegi inguruaren gaineko plana egin duena. 


Paisaia bakoitza lurralde horretako ingurumenak jasandako gizakiaren eraginen ondorio zuzena dela azalduko dute, eta euskaldunon kultura osatzen dabilen eran gure paisaia aldatzen dabilela argitu. Beste kulturetatik egokitutako nekazaritza, abeltzaintza, eraikuntza eta teknologiak gure paisaian dirautela diote eta gure kulturan: "Eta bai kulturak, bai paisaiak erresistentziarako eta iraupenerako joera dute, baita geureek ere".

 

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak